IKT

 

IKASYS

LH3 tik DBH3 rarte erabiltzen dugun sistema.

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du.

Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea.
Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-hezkuntza prozesuan lagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu Ikasys Proiektua.

 

LH 5 eta 6 mailetan TXANELA PROIEKTUA

Lehen hezkuntzan Ingurune eta Euskara arloetan ikaskuntza prozesuan teknologia berriak txertatzeko proiektua dugu hau. Horrela, ikasleak, web aren bidez, beraien ikasketarako lagunduko dien multimedia materiala eskura dute, beraien artean eta irakasleekin komunikatzeko e-mail zerbitzu propioa erabiltzen dute eta beraiek produzitzen dituzten lanak (argazkiak, testuak, aurkezpenak, audioak, bideoak...) blogen bidez argitaratzen dute.
Proiektu honen helburu nagusiak bi dira. Batetik, metodologia aldetik aurrera beste pausu bat ematea eta bestetik, teknologia berri hauen aurrean ikasleak ikusle soilak izaten utzi eta ekoizle bihurtzea.

DBH 1 eta 2 mailetan EKI PROIEKTUA
Kasu honetan bigarren urtea da proiektu honentzako eta aurrekoaren jarraipena dugu. Euskara, Gizarte eta Natur arloetan garatzen ari garen proiektua da hau eta metodologia eta helburu berdinekin gaude lanean.

 

BARNE KUDEAKETA
IKT-en erabilerak suposatzen duen eguneratze lana kontuan hartuz. Gure datu basea berritu eta Intraneta sortu dugu.
Honen helburua, kanpo eta barne komunikazio zuzen indartzea izango da.
Egun IKASTOLA IREKIA proiektua jarriko dugu martxan DBH1eko gurasoekin esperientzia pilotoa landuko dugularik.