UDALEKUAK 2019

UDALEKUAK 2019

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabalik dago iada. Uda honetan eskaintza zabalagoa da, urteroko Euskara Udalekuak eta Natur Abentura Udalekuak eskainiko ditugu. Horrez gain, herriko ekoizleen produktuak eta produktu ekologikoak dastatuko dituzte umeek, ikasturte osoan zehar egin dugun bezala.

EUSKARA UDALEKUAK 

2019/06/24 -2019/07/19 (uztailaren 16an jai).

Udako aisian euskararen erabilera era dibertigarrian sustatzea da Euskara Udalekuen helburu nagusia. Horrez gain, udalekuetan umeen laguntasuna eta elkarbizitza ere sustatu nahi ditugu.
Helburuak:
• Euskara sustatzea
• Eskola desberdinetako umeen harremana sendotzea
Helburu horrek betetzeko, orotariko ekintzak egingo ditugu egunero: jolasak, esku-lanak, irteerak (mendira, igerilekura, hondartzara, inguruko herrietara...), kantuak, etab.

NATUR ABENTURA UDALEKUAK

2019/06/24 -2019/07/19 (Uztailaren 16an jai).

Natur Abentura udalekuetan: euskal jolasak, jokoak eta kirolak ardatz izateaz gain, elkarbizitza eta laguntasuna bultzatzeko ekintzak egingo ditugu (tailerrak, herriz-herriko ibilaldiak, gau bateko kanpaldia, igerilekua, irteerak, jolasak...). Andramari Zornotzako Ikastolak Erdu Pilotan klubarekin elkarlanean antolatutako ekimena da.
Helburuak:
• Norberaren buruaren ezagutzea,
• Kidetza, hezkidetza,
• Ludikotasuna,
• Komunikazio motorra,
• Kulturartekotasuna
• Aisialdi eredu parte hartzailea,
• Kirola eta euskal jolasak eta jokoak sustatzea,
• Euskararen erabilera
• Zornotza eta inguruen ezagutza...

INFORMAZIO GEHIAGO

MATRIKULAZIO ORRIA