ERRIGORA 2019

 

Errigora ekimenak Nafarroako Erriberako euskalgintza lagundu eta Euskal Herriaren elikadura burujabetzan pausoak ematea ditu helburu.

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da.

Erriberako dozena bat ekoizlek baino gehiagok ondoko produktuak eskaintzen dizkigute: olioa, pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua eta kremak.

Denak jatorri prezioan, denak formatu arrunta eta ekologikoan, eta denak euskeraz etiketatuta

                    

Aurton nobedade modura, kamisetak eta Nafarroako arroza ere eskatu ahalko dituzue. Kamiseten eskaria olioa eta kontserben eskarirekin batera egin daiteke baina arrozarena errigorako webgunetik egin beharko duzue.

Aukeraketa zabala ikusteko edo/eta eskaera egiteko zornotza@errigora.eus helbidera idatzi dezakezue edo www.errigora.eus helbidean sartu eta online eskaera egin ahalko duzue.

Ikastolan martxoaren 15ean egongo gara, 16:30etatik 17:30etara.

Bai olio bai kontserben eskaera batera egingo dira, martxoaren 7tik 22ra. Baina banaketa eta ordainketa txanda bitan egingo da:

  • Olioaren banaketa eta ordainketa, apirilaren 9an, martitzena.

  • Kontserben banaketa eta ordainketa, maiatzaren 28an, martitzena.

Kasu bietan, Ixerbekoako Polikiroldegi ondoko lonjan, aurreko aldietako berdina, 18:00etatik 20:00etara egingo da.

Edozein zalantza edo galderetarako goian aipatutako helbide elektronikora idatzi.

 

Zornotzako ERRIGORA