EKONOMIA ZIRKULARRA

 

HELBURUAK:

  • Ikasturteko gaiaren inguruko ekintzak prestatu programako fase ezberdinetan eta komunikatu ikastolako estamentu guztiei.

  • EA21ean lanean dihardugun urteetan zehar hartutako konpromisoak bete: ORTUA landu LHko 2. zikloko ikaslekin; KONPOSTA egiten jarraitu, OINBUSA indartu, Materialen birziklapena bultzatu,...

  • EA21en presentzia ziurtatu HH-LH-DBHko kurrikulumean.

  • Ikasleen parte hartzea eta autonomia indartu (DBHko ikasleeek IRAES 21en parte hartu).

  • Aintzatespen prozesuko ebaluazioaren emaitzak aztertu eta hobekuntzak bideratzen jarraitu.

 

BALIABIDEAK:

  • INGURUGELAko aholulariak bideratuta, Zornotza eta Durangoko ikastetxeetako koordinatzaile guztiok hilero izaten dugun mintegia. Bertan hartzen diren ideiak eta dokumentuak.

  • INGURUGELAk antolatutako prestakuntza saioak.

  • EA21en moodle plataforma.

  • Internetek eskeintzen duen materiala: informazioa, bideoak,…

  • Herriko ekintzak bideratzeko ORTZADAR fundazioko kideak banatzen duen materiala (ORTZADAR).

 

IRAKASLEAK:

  • Amagoia Arrinda (HH)

  • Dolo Bereziartua (LH 2. zikloa)

  • Iker Herrero (LH 3. zikloa)

  • Saioa Badiola (DBH)

  • Ibai Etxeandia (Koordinatzailea)

 

DENBORA:

  • Koordinari batek 2 ordu ditu astean proiektua bideratzeko, berauetako bat, talde sustatzailea elkartzeko izango da. Bigarren koordinariak ordu bat du beste koordinariarekin eta talde sustatzailearekin elkartzeko.

  • Talde sustatzailea hamabostero elkartuko da: ostegunetan, 9:00etatik 10:00etara

  • IRAES 21eko taldea, beraien autonomiaz programak ezartzen dizkien lanak burutzen dituzte ASTEARTE jolasorduetan eta denbora gehiago behar izanez gero beste egun baten ere elkartzeko ez dute arazorik. Berauen arduraduna DBHko koordinatzailea izango da.