IRAES TALDEA 2018-2019

NOR?

Gure ikastolako IRAES 21 taldea 10 ikaslek osatzen dugu (ezkerretik eskuinera) Irati Amondarain (DBH2), Nahia Intxausti (DBH2), Garazi Barrenetxea (DBH4), Urko Bullón (DBH2), Nahia Basterra (DBH3), Lexuri Guarrotxena (DBH2), Libe Parra (DHB2), Uxue Sanchez (DBH3), Matxalen Gonzalez (DBH3) eta Ane Molero (DBH3)

 

NOIZ?

Astero, astearte eguerdietan biltzen saiatzen gara eta lanaren arabera egun gehiagotan geratzea ere erabakitzen dugu.

NON?

asa den urtean gela desberdinetan lan egiten genuen eta zuzendaritzari lanerako gela finko bat eskatu genion. Aurton, gela bat eman digute gure txokoa izan dadin eta beraz, bertan bilduko gara.

BLOGAREN JARRAIPENA:

Blogera adi egoten gara gehienetan batez ere lan proposamen berriak espero ditugunean. Hala ere, beste ikastetxeetan egindako lanak begiratzen ere ibiltzen gara.

ARDURA BANAKETA:

Taldeko partaideen artean lana errazteko asmoz rol edo ardura desberdinak banatu ditugu. Hona hemen ardura bakoitzaren funtzioak:

 

IRAESEN BERRI EMATEA:

RAESen berri emateko txoko berde berri bat sortu genuen pasa den urtean DBHko eraikinean. Bertan gure lanak jartzen ditugu jendeari informazioa helarazteko. Ondoren, ikasgelaz ikasgela  gure burua aurkeztuko dugu. Horrez gain, ikastolako webgunean IRAESeko atala daukagu eta bertan ere informazioa zintzilikatzen dugu. Azkenik ikastolako facebook-era berriak eta argazkiak igotzen ditugu.

 

2018-2019 IKASTURTEKO HELBURUAK:

  • Bandera berriztea
  • Txoko berdea atontzea
  • Lan proposamen guztiak betetzea
  • Euskal Confintera heltzea
  • ikastola osoan IRAESen berri zabaltzea