IRAES 21

IRAES 21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da.

Hain zuzen ere, IRAES 21 sareak jasangarritasuna helburutzat hartzen duten ikastetxeak batzen ditu beraien hezkuntza proiektuak sendotzeko, esperientzia arrakastatsuak eta aberasgarriak elkartrukatzeko, sinergiak sortzeko, proiektu bateratzaileak garatzeko, ikasleen protagonismorako eta beraien ekimen sozio-transformatzaileak garatzeko espazioak zabaltzeko, beste estatuko zein nazioarteko sareekin harremanak izateko eta hazten jarraitzeko.

 

 

ZER EGITEN DUGU?

Astean behin edo birritan elkartzen gara eta ingurugelak blogaren bidez planteatzen dituen lan proposamenak burutzen ditugu. Lan proposamen horiek jasangarritasunarekin lotura daukaten gaien ingurukoak izaten dira eta formatu desberdinak izaten dituzte: informazio bilketa, hausnarketa, aurkezpenak…

Ondoren ikasitakoa gure ikaskideei zabaltzen saiatzen gara Ikastolako Confint-ean (konferentzia), txoko berdeetan edota ikastolan ekintza desberdinak antolatuz.

IKASTOLAKO IRAES TALDEAREN OSAKETA URTEZ-URTE:

IRAES taldea DBHko 10 bat ikasle bolondresek osatzen dute. Hona hemen ikasturtez-ikasturte IRAES taldeko partaide izan diren ikasleak: