ERRIGORA 2018

  • Zer da ERRIGORA?

Auzolanean oinarritutako ekimen herritarra da eta elikadura burujabetzan pausoak emotea eta Nafarroako Hegoaldeko  euskalgintza laguntzea daukaz helburu.

  • Zer eskaintzen du “Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpainak?

Urriaren  25an, kanpaina abian jarriko da. Honi esker, Nafarroako Erriberako  produktuekaz betetako saskiak Euskal Herriko txoko ezbardinetara hurreratzen deutsueguz. Aurton, saski bi eskaintzen deutsueguz, zuria eta beltza, bakoitza 50 eurotan.

Saski baltza: Zainzuriak, orburu-bihotzak, pikillo piperrak, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean, oliba-olio birjina estra, mahats-zuku ekologikoa, potxak, tomate frijitua, almendrak, borraja ekologikoa  eta piper txorizero mamia

Saski zuria: Zainzuriak, orburu-bihotzak, pikillo piperrak, ardo beltz ekologikoa, ozpin ekologikoa, zainzuri krema, pasta ekologikoa, arroza, teilak, ardo- eta kanela-pastak, txokolatezko cookieak, piperrada eta pikillo saltsa

  

  • Zertarako kanpaina hau?

Batutako diru guztiaren %25 eskualde horretako euskalgintza laguntzeko bideratuko da:

  • Lodosa,Tutera  eta Vianako ikastolen biziraupenerako.
  • Erriberako AEKrako.
  • D eredua Nafarroa osora hedatzearen aldeko ekimenetarako.
     
  • Zelan eskatu saskiak? Zelan lagundu?

Azaroaren 14a baino lehenago saski bat edo batzuk eskatuz hauetariko bide bat erabiliz:

  1. eskaera zornotza@errigora.eus posta elektronikora idatziaz edo
  2. www.errigora.eus webgunearen edo
  3. IKASTOLAKO sarreran egongo gara azaroaren 9an 16:30tatik 17:30tara zuen eskariak jasotzeko.Nahiago izanez gero, bidez egin dezakezue.
  • Noiz eta non saskien banaketa?

Banaketa, aurrekoetan lez, Ixerbekoako polikiroldegi ondoko lonjan izango da AZAROAREN 27an 18:00tatik 20:00 tara. Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean.

Gu bagoaz ERRIGORAgo... bazatoz?           Zornotzako ERRIGORA