EUSKAL JAIA ZORNOTZAN

ZORNOTZAKO EUSKAL JAIA

Urriaren 20an (larunbata) Zornotzako hainbat Euskal talde eragileen artean antolatuko den EUSKAL JAIA ospatuko dugu.
Jaialdiaren helburua Euskal kultura goraipatzeko eta ospatzeko eguna antolatzea da, horretarako, festa giroan, herriko kaleak euskal dantza, musika, abesti, jantzi eta giro alaiarekin beteko ditugu.
Gure herriko kulturari ospakizun eguna dedikatzeko aldarria da eta gure estilora antolatua dago, alegia: Zorrontzarrok sortua , zorrontzarrontzat!

Andramari Zornotzako Ikastola (herriko beste eragileekin batera) jaialdi honen antolatzailea da. Beraz gure ikastolako kideei eskatzen diegun lana erraza da.... PARTE HARTZEA!!