EUSKARALDIA

EUSKARALDIRAKO IZEN EMATEA ZABALIK

Jakina denez, Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko da. Helburua da hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea. Horretarako proposatutako ariketa da Euskaraldia, bi roletako bat hartuz:

Ahobizi: “Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxinez, euskaraz egingo diet”.

Belarriprest: “Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut“.

 

 

Animatu zaitezte eta izena eman:

  • Euskaraldiaren web gunean https://euskaraldia.eus/
  • Irailaren 28tik aurrera herrian zehar jarriko diren Euskaraldi mahaietan                                                                               (ostiraletan 19:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 12:00etatik 14etara)
  • www.zornotzarrak.eus web gunean