TTIPIA PROIEKTUA

2017-18 ikasturte honetan Andramari Zornotzako Ikastolan ekimen berrian jarriko da martxan LORALDIA ESKOLA Kultur Elkartearen eskutik.

Hain zuzen ere, TTIPIA proiektua, hau hezkuntzako 5 urteko geletan.

Loraldia Eskola egitasmoarekin, hurrengo helburu pedagogikoak lortu nahi dira:

  • Euskal Kulturaren transmisioan laguntzea.
  • Euskararen erabilera sustatzea.
  • Sormena suspertzea.
  • Euskal kultura ezagutzea
  • Euskal kulturarekiko atxikimendua lortzea
  • Ahozko eta gorputzezko adierazpena lortzea.
  • Elkarlana lantzea

Euskal kulturaren transmisioan laguntzea du helburu, ikasleen inguruabarra osatzen duen gainontzeko komunitateekin (senideak, lagunak, aisialdiko kideak,…), bizi diren herriaren erroak eta egun existitzen diren errealitateak, arte adierazpide desberdinak testuinguruan kokatu ahal izateko.

Haurrek, ikusteko, asmatzeko, taldean lan egiteko, amesteko eta ondorioz, sortzeko duten berez-berezko gaitasunaz ahalbidetuz, sormena suspertzea da helburu. Haur hauei informazio eta baliabide berriak eskainiz, haien sorrarazten dituzten ideia, irudi eta asmo berri haiek, burutik, ideien mundutik lurrera, euskarri fisikoetara ekartzeko duten gaitasuna lantzea bere biziko garrantzia du.

Modu askean bere bidea egin dezan helburua ere badu.

Egun existitzen diren, kultur eta arte adierazpen askoren jatorria zein den jakiteko balioko du

Euskal kulturarekiko atxikimendua lortzea de helburu nagusienetako bat. Mundu digitalaren aroan, mundu globalizatuak etengabean zabaltzen dituen mezu eta irudi modako haietatik at, kultur aniztasunaren garrantzia azpimarratuz

Adierazpena lantzea, ikaskideen artean, genero, arraza edota beste arrazoiak medio, bizi daitezkeen (dituzten) desberdintasunak onartuz, eta errespetatuz, maitasunean, alaitasunean kokatuz. Haurrek, taldean et baita modu pertsonalean izan ditzaketen ahalik eta muga gehien eraitsiz. Ikasle bakoitza, bere adierazpide gustukoenean, berarentzako naturalenean kokatu, gainontzekoen babes osoa lortuz. Ikasle bakoitzaren gaitasunak zein adierazpide, edota zer erditzen duten ikusteko balioko du.

Egun jardunean aritzen diren 4 artista plastikoen lana ezagutuko dute eta beraien diziplinak praktikan jarri: margoa, eskultura, marrazketa eta argazkigintza.

Proiektua otsaila eta martxoa bitartean burutuko da Andramari Zornotzako Ikastolan eta haurrek sortutako lanak Zelaieta Zentroko erakusketa espazioan ikusi ahal izango dira eta martxo bukaeran, Alhondigako Hall-ean egongo dira ikusgai Loraldia Festibaleko ekimenaren barruan.

 

En este curso 2017-18 Andramari Zornotzako ikastola pondrá en marcha una nueva iniciativa de mano de LORALALDIA ESKOLA Kultur Elkartea.

En las aulas de 5 años de infantil se pondrá en marcha el proyecto TTIPIA.

Con el proyecto Loraldia Eskola, se quieren conseguir los siguientes objetivos pedagógicos:

  • Ayudar en la transmisión de la cultura vasca
  • Impulsar el uso del Euskara
  • Fomentar la creatividad
  • Conocer la cultura vasca
  • Conseguir adhesión a la cultura vasca
  • Conseguir expresión oral y corporal
  • Fomentar el trabajo colectivo

 

El proyecto se desarrollará en la ikastola Andramari entre los meses de febrero y marzo. Los trabajos creados por los niños se podrán ver en el espacio de exposiciones del Centro Zelaieta. A finales de marzo se podrán ver en el hall de la Alhondiga dentro del Festival Loraldia.