IRAES 21

IRAES 21 Euskal Erkidego Autonomoko ikastetxe jasangarrien sarea da, hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta, honekin batera, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dutenena.

Hain zuzen ere, IRAES 21 sareak jasangarritasuna helburutzat hartzen duten ikastetxeak batzen ditu beraien hezkuntza proiektuak sendotzeko, esperientzia arrakastatsuak eta aberasgarriak elkartrukatzeko, sinergiak sortzeko, proiektu bateratzaileak garatzeko, ikasleen protagonismorako eta beraien ekimen sozio-transformatzaileak garatzeko espazioak zabaltzeko, beste estatuko zein nazioarteko sareekin harremanak izateko eta hazten jarraitzeko.

ZER EGITEN DUGU?

Astean behin edo birritan elkartzen gara eta ingurugelak blogaren bidez planteatzen dituen lan proposamenak burutzen ditugu. Lan proposamen horiek jasangarritasunarekin lotura daukaten gaien ingurukoak izaten dira eta formatu desberdinak izaten dituzte: informazio bilketa, hausnarketa, aurkezpen…

Ondoren ikasitakoa gure ikaskideei zabaltzen saiatzen gara Ikastolako Confint-ean (konferentzia), txoko berdeetan edota ikastolan ekintza desberdinak antolatuz.

NORTZUK OSATZEN DUGU IRAES TALDEA?

IRAES taldea DBH 2.mailatik DBH 4.mailara arteko 10 bat ikasle bolondresek osatzen duTE. 

2017-2018 ikasturteko IRAES taldea Garazi, Matxalen, Iraitz, Ane, Naia, Julen, Asier, Maddi, Olatz eta Leire osatzen dute.