KIVA EGUNA

KIVA PROGRAMA 2017ko urtarrilean ezarri zen Euskal Herriko 52 ikastoletan eta Andramari Zornotzako ikastola berauetako bat izan zen. 2017-18ko ikasturte honetan, aurreko ikasturtean  hasitako bideari ekingo diogu, KIVA ez baitago urtebeteko proiektu gisa diseinatuta, baizik eta eskolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa.

KIVA  bullyng edo eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da;  frogatan oinarrituta dago eta prebentzioa funtsezkoa da.  Prebentzio lana ikastorduetan egiten da, tutoretza saioetan batez ere, eta horren adibide dugu urriaren 9an ospatu genuen KIVA EGUNA. Egun horretan, goiz osoan aritu ziren KIVAren inguruan lanean adin guztietako ikasleak (hormairudiak egiten...) eta gurasoek 16:30etik aurrera izan zuten parte hartzeko aukera.

Eskerrik asko horma-irudiak sinatuz zuen laguntza eman duzuen guztioi.

 

En enero de 2017 se puso en marcha KIVA PROGRAMA en 52 ikastolas siendo la nuestra una de ellas. En el curso escolar 2017-2018 continuaremos con el trabajo comenzado el curso anterior puesto que el proyecto KIVA no está diseñado para un solo año, sino que es un trabajo permanente contra el acoso escolar.

KIVA es un programa para prevenir el bullyng o acoso escolar y al mismo tiempo un modo de hacerle frente a estos casos. La prevención es fundamental y se hace durante las horas lectivas, sobre todo en las sesiones de tutoría. Como ejemplo tenemos la celabración de KIVA EGUNA el 9 de octubre. Ese día, se trabajó sobre KIVA con alumnos de diferentes edades durante toda la mañana (haciendo murales...) y a partir de las 16:30 los padres tuvieron la oportunidad de participar en estos actos.

Gracias a todos los que colaborasteis a formar los murales.

 

KIVA TALDEA