LH 5 ZUHATZAN

Urriaren 4, 5 eta 6an Zuhatzan egon gara LH5eko bi taldeak.

Zuhatza Araban dagoen irla berezi–berezia da: untxi, orkatz eta orein basatiak bizi dira bertan eta zuhaitz ikaragarri eta landa berde artean egurrezko etxeekin osatutako kanpalekuak daude. Gure kanpalekua 2.a izan da.

Egun zoragarriak izan dira eta ur - ekintza ugari egin ditugu: pedalo eta kanoetan ibili, surfa eta wind-surfa egin, arraunean ere ibili gara...

Uharteari bira eman diogu eta eskaladan ere aritu gara. Horrez gain, bi gau-bela zoragarri izan ditugu eta gure egonaldi paregabe honetan, gure tutoreez gain Putzu, Ikatz eta Amalur egon dira gurekin.

Nekatuta etorri gara, baina poz-pozik eta gustura.

 

Los pasados días 4, 5 y 6, los alumnos de 5º, hemos disfrutado de la mágica isla alavesa de Zuhaza. Han sido unos días maravillosos, rodeados de animales y hermosos parajes, entre los cuales, se escondía nuestro campamento, el 2º.

Tres simpáticos monitores han amenizado nuestra estancia, pero lo mejor ha sido la oportunidad de practicar deportes acuáticos como windsurf, surf, optimis, piragüismo y remo.