URRIAK 9, KIVA EGUNA OSPATUKO DA IKASTOLAN

KiVa, bullying edo eskola-jazarpenaren aurre egin eta murritzeko programa da. Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.

Fenomeno globala izateaz gain, fenomeno soziala ere bada eskola-jazarpena. Honegatik guztiagatik, Bullying-a ezabatu nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin lan egin beharko da.

Programa honen bitartez, ikasleek jazarpenaren kontra borrokatzeko bideak ikasiko dituzte, salatzen eta biktimaren alde jartzen.

Urriaren 9ean, KiVa eguna ospatuko dugu ikastolan. Horretarako egitarau zabala antolatu dugu egun osoan zehar.

9.45 – 10:50: H.H eta DBH 1-2 bitarteko ikasleek Elkartasuna eta Errespetua lantzeko ekintza desberdinak burutuko dituzte elkarlanean, erdiko patioan.

10:50 – 11: 00: Denok ( H.H, L.H eta D.B.H ) patio handian elkartuko gara. Bertan, KIVA bertsoa abestuko da.

Amaieran denok batera argazkia aterako dugu.

16.30etik aurrera horma-irudiak kanpoan jarriko ditugu eta gurasoek  sinatzeko aukera izango dute.

 

Gure web-ean, proiektuen atalean, gurasoen gida bat dago programa honetan gehiago sakondu nahi duenarentzat.

 

 

KiVa es un programa para hacer frente y disminuir los casos de bullying o acoso escolar. Se trata de un modelo financiado por el Ministerio de Educación de Finlandia y creado por la universidad de Turku, con la finalidad de disminuir el acoso escolar. 

Además de ser un fenómeno global, el acoso escolar también es un fenómeno social. Por todo ello, si el objetivo es acabar con el Bullying, habrá que trabajar tanto con los acosadores y víctimas, como con el grupo de alumnos que es espectador.

Mediante este programa, los alumnos aprenderán estrategias para luchar contra el acoso, delatando la situación y poniéndose de parte de la víctima.

El 9 de octubre se celebramos el día KiVa en la ikastola. Para ello, hemos preparado una amplia programación a lo largo de la jornada.

9.45 – 10:50: Todos los alumnos desde Educación infantil hasta 1 y 2 de la ESO, llevarán a cabo diferentes actividades de trabajo en equipo en el patio central con el objetivo de trabajar la Solidaridad y el Respeto.

10:50 – 11: 00: Todos los alumnos (E.I, E.P y E.S.O) nos reuniremos en el patio grande para cantar el bertso KIVA.

Al finalizar, nos sacaremos todos juntos una fotografía.

A partir de las 16.30, pondremos los murales fuera para que los padres y madres tengan la oportunidad de firmarlas.

 

En nuestra web, en el apartado de proyectos, tenemos una guía para las familias con la que poder profundizar en este programa.

 

KIVA BERTSOA

Zer da ba gozatzea

bestearen minez

ezin gara isildu

guztia jakinez

gauzak garbi esanda

ta aurre eginez

bideratuko dugu

erantzukizunez

Ikastolan nahi dugu

bizi atseginez.

 

Eguneroko mina

min handiegia

taldea, gu, babesa,

laguntza, begia…

Kivak aberastu du

gure hiztegia

ezin da ezkutuan

geratu egia

irribarrea bedi

denon aurpegia.

         Egilea: Juanjo Respaldiza