ERRIGORA

ERRIGORA auzolanean oinarritutako ekimen herritarra da, eta elikadura burujabetzan pausoak emotea eta Nafarroako hegoaldeko euskalgintza laguntzea daukaz helburu.

Urriaren 24an, “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina ipiniko da abian. Horri esker, Nafarroako Erriberako produktuekaz betetako saskiak Euskal Herriko txoko guztietara hurreratzen deutsueguz. Kanpainan batutako diru guztiaren % 25 eskualde horretako euskalgintza laguntzera bideratuko da.

  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenerako.
  • Erriberako AEKrako.
  • D eredua Nafarroa osora zabaltzearen aldeko ekimenetarako.

Aurton, otzara bi eskaintzen deutsueguz, zuria eta beltza, bakoitza 50 eurotan.

  • Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsea, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardao ekologikoa
  •  

Ekimenak zuen interesa piztu badau eta saskietako bat (edo batzuk) eskuratu gura badozue, idatzi eizue mezu elektroniko bat zornotza@errigora.eus helbidera zemendian 8a baino lehenago, zuen izen-abizenak, saski motak eta kopurua eta telefono zenbakia zehaztuz.

 

Saski beltza: oliba-olio birjina, mahats-zukua, potxak, melokotoi-marmeladea, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamina, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardao ekologikoa

 

Datorren Urriaren 28an be 16:30etik 17:30era ikastolan egongo gara zuen eskariak jasotzeko.

 

Banaketa eta ordainketa, aurrekoetan lez, Ixerbekoako kiroldegi alboko lonjan egingo da, zemendian 30ean, eguaztenean, 18:00etatik 20:00etara.

Amaitzeko, Zornotzako Errigoran biziraupenerako eta horren alde dagozanen arteko auzolana bultzatzeko, laguntza deia egiten deutsuegu: eskaerak jasotzen, banaketa egunean laguntzen edo beste arduretan parte-hartzen lagundu daikezue.

Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean.

Gu bagoaz ERRIGORAgo... bazatoz?

Zornotzako ERRIGORA