Euskaraz Bizi

ANDRA MARI IKASTOLA, beste hainbat ikastolarekin batera, EUSKARAZ BIZI deituriko proiektuan murgilduta dago. Proiektu horren helburua, hitz bitan esanda, hauxe da: gure hizkuntzaren normalkuntzan saiatzea, hots, ikasleek ikasgelan zein ikasgelatik at euskara erabiltzea. Bestela esanda, eskola eremuan zein norbanakoen harremanetan GURE IKASLEEK EUSKARAREN ALDEKO HAUTUA EGITEA bilatzen dugu.

Hainbat estrategia erabiltzen ditugu asmo horretan; besteak beste euskararen aldeko etengabeko kinadak egitea, euskararen aldeko jarrerak pixkanaka baina etengabe lantzea, norbanakoaren subjektibotasunean era gozoan eta sistematikoan eragitea, euskaraz hitz egiteko ohiturak sendotzea eta ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabaltzea.

Alabaina, aipatutako helburua lortzeko ikastolan egiten dena ezinbestekoa izanik, gure seme-alabek bizitzaren % 15 baino ez dute bertan ematen. Gauzak horrela, gure jarduera, bakarrik eta bere horretan, ez da inolaz ere nahikoa. Horregatik, eta ahal dugun maila apalean, ikasleen ardura duten gurasoen erantzukizuna azaleratzea ere bada gure asmoa.

    

ANDRA MARI IKASTOLA, junto con varias otras ikastolas, está inmersa en un proyecto llamado EUSKARAZ BIZI. En dos palabras, el objetivo de dicho proyecto es incidir en la nuestra normalización lingüística, es decir, lograr que nuestros alumnos y alumnas utilicen el euskara tanto en la ikastola como en sus relaciones personales.

Utilizamos para ello diversas estrategias, todas ellas en una misma línea: estimular continuamente el alumnado en favor de nuestra lengua, cultivar continuamente actitudes favorables al euskara, incidir de gradual pero sistemáticamente en la subjetividad individual, reforzar la costumbre de hablar en euskara, así como ampliar los espacios comunicativos donde puedan utilizar dicha lengua.

Eso sí, somos conscientes que aun cuando nuestro trabajo en la ikastola es imprescindible, sólo pasan el 15% de su tiempo en ese espacio y que, en consecuencia, todo lo que podamos hacer resultará insuficiente. Es por ello que, modestamente y en la medida de nuestras capacidades, intentamos también poner de manifiesto la responsabilidad que tienen los padres y de las madres en esa tarea.