Eleanitz Inglesa

INGELESAREN IRAKASKUNTZA GOIZTIARRA PROIEKTUA

ZER DA?

Hezkuntza eleaskotarikoaren egitasmoa hedatzen ari da, eta horretarako egon daitezkeen bideen artean eleaniztasun goiztiarraren aukera nagusitzen ari da gure artean.

Badirudi hezkuntza komunitatean nahiko adostasun handia dagoela eleaniztasunaren lorpenei dagokienez: derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan, bi hizkuntza ofizialen ezagutza sendoa eta erabiltzeko gaitasuna ziurtatuko dira; eta atzerriko hizkuntzei dagokienez, aukeratzen den atzerriko lehen hizkuntzan komunikatzeko eta ikastarlo bat hizkuntza horretan jarraitzeko oinarrizko gaitasuna eta atzerriko bigarren hizkuntzaren ezagutzaren hastapenak ziurtatuko dira.

Eleaniztasun proiektua (Plurilingualism Project) 1991. urtean hasi zen ikastolaren eta gurasoen eskakizunei erantzuteko. Proiektu honek helburu hauek bete nahi ditu:

  • Derrigorrezko hezkuntzaren amaierarako bi hizkuntza ofizialen ezaupide praktikoa bermatzea eta euskararen erabilera eta normalizazioa indartzea.

  • Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari erantzun egokiago bat aurkitzea eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukaerarako ikasleak ingelesaren erabilera egokia eta zuzena lortzea.

  • Ikasleek DBHko bigarren zikloan ikastarlo bat ingelesez jasotzeko gai izan daitezela dago.

Ikasleak 3 urterekin hasten dira ingelesa lantzen, ipuinak antzeztuz, ipuinetako egitura eta hiztegiak erabiliz jokoen eta abestien bidez (READY FOR STORY). Lehen Hezkuntzan Ikastolen Elkarteak eraturiko materiala lantzen dute (HOCUS & LOTUS -STORY PROJECTS – THE EXPLORERS). DBHn, ostera, arlo desberdinetako edukietan oinarritutako proiektuak – hizkuntzaren sistematizazioa – eta zuzentasuna.

    

Eleaniztasun Proiektua / Proyecto Plurilingua comenzó el año 1991 con estos objetivos concretos:

  • Garantizar el conocimiento de las dos lenguas oficiales de Euskal Herria (euskera/castellano – euskera/francés) y fortalecer la utilización y normalización del euskera.

  • Dar una respuesta eficaz al aprendizaje de las lenguas extranjeras para que, al término de la Enseñanza Secundaria Obligatoria, los alumnos-as consigan un dominio correcto de la misma.

  • Que los alumnos del segundo ciclo de la ESO cursen una asignatura en inglés.

 

NON GAUDE?

Andra Mari ikastola 1999-00. ikasturtean murgildu zen Ingelesaren Irakaskuntza Goiztiarraren plangintza honetan. Ordutik hona hainbat ikas-taldek osorik burutu dute proiektua eta guztiz finkatuta dagoela esan genezake.

Proiektuak planteatzen duena jarraituz, DBHko 2. zikloko ikasleak (DBH 3 - 4) Gizarte Zientziak ingelesez ikasten ari dira. Gizarte arloko asteko hiru saioak ingelesez irakasten dira eta hizkuntza maila – ingelesa - areago indartzeko, 2 saio hartzen dira astean DBH 3. mailan, eta 3 saio astean DBH 4.mailan.

 

La Ikastola Andra Mari se adhirió a este proyecto el curso 1999-00 y aquel primer grupo lo terminó en junio del 2010. En este proyecto los alumnos de 3º y 4º de ESO estudian la asignatura de Ciencias Sociales en inglés, 3 sesiones de la asignatura a la semana en cada curso, más un refuerzo en la propia asignatura de inglés de 2 sesiones a la semana en 3º de la ESO y 3 sesiones de inglés a la semana en 4º de la ESO.