Eleanitz Frantsesa

DBH etapa abian jarri zenetik, Andra Mari ikastolak frantsesaren irakaskuntza erantsi zuen hautazko irakasgaitzat, Ikasleek DBH amaitzean, euskara, gaztelania eta ingelesaz gain, laugarren hizkuntza baten gutxieneko ezagutza izan dezaten.

2008-2009 ikasturtetik aurrera, ingelesaren irakaskuntzan ordurako abian zegoen Eleanitz proiektuari atxiki zitzaion, horri esker atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan ildo bateratua jorratzeko asmoz. Izan ere, gure irakaskuntza-prozesuan irakasgaien arteko sinergiak aprobetxatu nahi ditugu; alegia, ingelesean, euskaran zein matematikan landutakoa frantsesaren irakaskuntzarako baliogarri izatea, eta alderantziz.

Gure metodologiak komunikazioa dauka lehentasun, gramatika kontuak baztertu gabe, egoera jakinetan ikasleak frantsesez komunikatu ahal izatea da-eta gure helburua.

Lehen adierazi bezala, frantsesa hautazko irakasgaia da, baina DBH1en frantsesa ikasten hasten diren ikasleek hurrengo lau urteetan irakasgaiari eusteko konpromisoa hartu behar dute. Horrela, ikasleen joan-etorriak saihestuta, talde trinkoa osatu eta DBH osoan zehar ildo jarraitua lortu nahi dugu.

DBH amaitzen dutenean, ikasleek frantsesaren oinarrizko maila eskuratzea da gure helburua, hau da, Europako Hizkuntzen Irakaskuntzaren Esparru bateratuaren A2 maila eskuratzea.

     

El francés es una optativa en la ikastola desde que se implementó la etapa de educación secundaria obligatoria en la ikastola. El objetivo es que al final de esta etapa nuestros alumnos dominen el euskara, castellano e inglés y adquieran unos conocimientos mínimos del francés.

A partir del curso 2008-09, el francés se adhirió al proyecto Eleanitz con el objetivo de utilizar un enfoque integrado para la enseñanza de todas las lenguas. Queremos aprovechar las sinergias de todas las asignaturas, es decir, que lo aprendido en inglés, euskara o matemática nos sirva para la enseñanza del francés y viceversa.

En nuestra metodología la comunicación es prioritaria, sin dejar de lado la gramática, porque queremos que nuestro alumnado sea capaz de desenvolverse en francés ante diferentes circunstancias comunicativas.

El francés es una optativa, pero los alumnos que la eligen en 1º de la E.S.O. se comprometen a continuar los 3 años posteriores, así conseguimos crear un grupo sólido que evoluciona a la vez en el tiempo.

Nuestro objetivo es que nuestros alumnos consigan un conocimiento básico del francés, el nivel correspondiente al A2 del Marco de Referencia Europeo.