ELKARBIZITZA

ELKARBIZITZA PROIEKTUA

 

Ikastola osatzen dugun eragile guztion harremana sendotzea izango litzateke helburua. Giro lasai bat lortzea, guztion eginbeharrak aurrera eraman ahal izateko. Horretarako Joku Kooperatiboetaz baliatu gara.

Haur Hezkuntzan SENTIMENDUEN ADIERAZMENA jorratu ditugu, horrela ikasleak txiki-txikitatik ikas dezaten beraien sentimenduak adierazten.

Lehen Hezkuntzan, adibidez, jolastokietan ADOSTOKIA eramango dugu aurrera, ikasleen gatazkei irtenbide bat emanez.

DBHn, BEHATOKIA jarraituko du martxan.

ELKARBIZITZA proiektuak, TUTORETZA-ORIENTAZIO proiektuarekin etengabeko harremanak izango ditu.