Ikastolako Asanblada

 BATZAR OROKORRA
Kontzeptua eta eskumenak
.

 

1.- Haien eskumenekoak diren gaiez eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko bazkideek osatzen duten bilera da Batzar Orokorra.

2.- Bazkide guztientzat dira bete beharrekoak Batzar Orokorrean hartzen diren erabakiak.

3.- Batzar Orokorrari eta ez beste inori dagokio honako erabaki hauek hartzea:

a) Artezkaritza Kontseiluaren kideak, Zaintza Batzordearen kideak eta likidatzaileak bozketa sekretuaren bidez izendatu eta ezeztatzea, eta horien aurkako erantzukizun-ekintzak erabiltzea.

b) Kontu-auditoreak izendatzea eta ezeztatzea, baldin eta horretarako arrazoi zuzena badago.

c) Sozietatearen kudeaketaren azterketa egitea, eta sozietatearen diru-kontuak eta soberakinen banaketa edo galeren egozketa onartzea.

d) Nahitaezko ekarpenak, kapitalari egiten zaizkion ekarpenek sortzen duten interesa eta sarrera-kuotak edota aldizkakoak ezartzea.

e) Partaidetza-tituluen obligazioak edo partaidetza bereziak jaulkitzea.

f) Sozietatearen estatutuak aldatzea.

g) Bigarren mailako kooperatibak, korporazio kooperatiboak eta pareko entitateak eratzea, bai eta horiei atxiki eta horietatik banatzea ere.

h) Sozietatearen fusioa, zatiketa, transformazioa eta desegitea.

i) Estatutuen arabera Kooperatibaren ekonomia-, antolaketa- edota funtzio-egituran funtsezko aldaketa dakarten erabaki guztiak.

j) Kooperatibaren Barne Araudia onartu eta aldatzea.

k) Legeak hala ezarrita dauzkan gainerako erabaki guztiak.

4.- Kooperatibarentzat interesgarri diren bestelako gai guztiez ere eztabaida daiteke Batzarrean, baina Legeak sozietatearen beste organo baten eskumentzat jotzen ez dituen gaietan baino ezingo ditu bete beharreko erabakiak hartu.