2014-2015

      

Zaharrak Berri – Mugitu oihanaren alde

2014ko maiatzean ikastolan burutu genuen “Zaharrak berri” mugikorren bilketa kanpainarekin, 61 mugikor eta tablet bat bildu genituen. Hauek “ Mugitu oihanaren alde” kanpainara bideratu genituen eta horri esker bi tximino apadrinatu genituen, Lemba eta Kudia.

Aurten ere ekintza bera burutuko dugu eta erabiltzen ez dituzuen mugikorrak batuko ditugu ikastolan (bateria, kargadoreak ere) maiatzaren 14tik 22ra. Ekartzen dituzuen guztiak “Mugitu oihanaren alde” kanpainara bideratuko ditu erreziklatzeko. Kanpaina honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero http://www.movilizateporlaselva.org/es/ orrialdean aurkituko duzu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.